“Erakutsi, lagundu eta babestu egingo zaitugu”

Kudeaketa Sistemak

  • Ingurumen Kudeaketa EMAS, ISO 14001 eta EKOSCAN.
  • Kalitatearen Kudeaketa ISO 9001.
  • Ekodisenuaren Kudeaketa ISO 14006.
  • Kudeaketa sistema ezberdinen giltza eskuan erako ezarpena.
  • Ingurumen Kudeaketa Sistema erakundeak ezarrita duen beste kudeaketa sistema batzuekin integratzea, Kalitatea edota Laneko Segurtasun eta Osasun Sistemekin alegia, laguntza emanez, aholkatuz, prestatuz edota giltza eskuan dugularik.
  • Ziurtapen prozesuraino laguntzea, baita prozesuan zehar ere.
  • Erakundeko langileei ezarrita duten kudeaketa sistemaren inguruko formazio eta prestakuntza ematea.
  • Ingurumen Kudeaketa Sistema mantentzeko, berritzeko eta berregokitzeko urteko laguntza.
isogrande2
EMASGRANDE
EKOSKANGRANDE
ISO9001
ECODISE

Ingurumen legedia

  • Ingurumen legediaren betetze mailaren diagnostikoa eta lege egokitzapenerako Plana egitea.
  • Zalantzen ebazpena.
  • Lege eskakizunak tramitatzeko aholkularitza (giltza eskura).

Ikuskaritzak

  • Ingurumen legediaren betetzearen ikuskaritzak.
  • Erakundearen egoeraren/ ingurumen ebaluazioaren ikuskaritzak.
  • Ezarritako kudeaketa sistemen barne ikuskaritzak: Kalitatea ISO 9001 / Ekodiseinua ISO 14006 / Ingurumena ISO 14001, EKOSCAN eta EMAS.
  • Erakundera eta honek ezarritako kudeaketa sistemara moldatutako barne ikuskaritza planaren diseinua.
  • Barne ikuskaritzak egin eta ezarritako kudeaketa sistemaren indar-guneak eta hobekuntza puntuak hautematea.
  • Ziurtapen erakunde ezberdinen kanpo ikuskaritzak gainditzeko laguntza ematea.

Aholkularitza teknikoa

Sektore publiko eta pribatua:

  • Dokumentazio administratiboa IKS-eem eta INGURUNET bidez tramitatzea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak behar bezala egiaztatuta gaude Ingurumen-Informazioko Kudeaketa Entitatea bezala (EGIA 16M01/2013/00000339) tramite eta bestelako zerbitzu telematikoak egiteko hirugarren parte baten ordezkari gisa IKS-eem eta INGURUNET.
  • Diru- laguntzen tramitatzea.
  • Tramite administratiboak: baimenak, jakinarazpenak, etab.
  • Ingurumenari buruzko aldian behingo komunikazioak, hondakin arriskutsuen urteko deklarazioa, merkaturatutako ontzien urteko adierazpena, etab.
  • Ingurumen txostenak eta memoriak idaztea eta aurkeztea.

Erosketa eta kontratazio berdea

  • Erakundean zerbitzuak erosi eta kontratatzerako orduan, ingurumen irizpideak txertatzen hasteko aholkularitza eta orientazioa (erosketa berdea).
  • Pleguetan edota erosketa eta kontratazio prozesuetan ingurumen irizpideak txertatzen laguntzea.
  • Hornidura katean ingurumen trakziorako irizpideak definitzen laguntzea.
  • Antolaketarako irizpide bereziak garatzea eta definitzea (giltza eskura).

Ingurumen formazio espezializatua

  • Bezeroaren eskarira egokitutako prestakuntza, ikastaro eta ekintza bereziak egiten ditugu, erakunde publiko zein pribatuentzat.
  • Formazio eta prestakuntza ekintzak.

Karbono Aztarna

  • Erakundearen karbono aztarnaren kalkulua.

Jardunbide egokiak, Ekonomia Zirkularra eta Garapen Jasangarria

  • Zure erakundera egokitutako eta baliabideen efizientziara eta kontsumo jasangarrira bideratutako lan- sistematika aplikatzea.
  • Ingurumena hobetzeko, prozesuak optimizatzeko, jardunbide egokiak egiteko eta Ekonomia Zirkularreko printzipioak aplikatzeko neurriak bilatzen edota ezartzen laguntzea eta orientatzea.
  • Garapen Jasangarriko 17 Helburuen gidalerroekin bat datozen ekintza ildoak eta jarduerak zehazten laguntzea.

Berrikuntza

  • Metodologia berriak garatzea: ingurumen kudeaketarako, ingurumen ebaluaziorako, ingurumen arriskuen eboluziorako, testuingurua aztertzeko, estrategiak aztertzeko, etab.